Urola Ikastola BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du

Uztarria.eus | Hezkuntza
2019ko abe. 19a, 10:26

Urola Ikastola BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen atzo, asteazkena, Gasteizko Europa jauregian. Eusko Jaurlaritzak banatzen dizkie diploma horiek kudeaketa aurreratuaren bidean lanean ari diren enpresei eta erakundeei, Euskalit bikaintasunerako euskal fundazioaren eskutik, eta atzokoan beste hainbat erakunderekin eta enpresarekin batera jaso zuen aitortza Urola Ikastolak. Horien artean da Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuaren saria jaso duen Zumarragako Ospitalea; izan ere, bertako zuzendari Laura Agirre azpeitiarrak jaso zuen aitortza atzoko ekitaldian.

Euskaliten helburua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde aurreratuenak identifikatzea, sare sozioekonomikoa kudeaketa aurreratua lehiakortasunaren "funtsezko elementu" gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakundeen emaitzak hobetzeko. (Argazkiak: Urola Ikastola eta Euskalit)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu