Uztarriaren zozketak

Bazkideen artean Kultur Bono bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko abe. 18a, 18:40

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren astelehenean, abenduak 23, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan. Atzo jarri zituzten salgai 2020rako Kultur Bonoak, eta denak agortuta daude dagoeneko.

Atzo saltzen jarri eta 2020rako Kultur Bono guztiak agortu dira dagoeneko. Dena den, Uztarriaren bazkideek izango dute horietako bat eskuratzeko aukera. Izan ere, komunikazio taldeak Kultur Bono bat zozkatuko du bazkideen artean. Bazkideek mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, zein zozketan parte hartu nahi duten zehaztuta ('Kultur Bonoa') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Asteleheneko, abenduak 23, 11:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak abenduaren 23an bertan egingo du bonoaren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu antzokian antolatutako honako ekitaldi hauez gozatzeko aukera eskaintzen du bonoak: hamar kontzertu, sei antzerki edo dantza emanaldi eta umeentzako sei ikuskizun (heldu bat eta ume bat). Soreasu antzokian diren ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez bonoarekin hartzea derrigorrezkoa izango da. Kulturaz.eus webguneko agenda atalean bonoa erabili ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bono jabeentzako jakingarri gisa.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.