Bihar zabalduko dute Bidezko Merkataritzako denda

Uztarria.eus 2019ko abe. 18a, 13:53

Mixio Taldeko kideek aurten Plaza Txikian jarriko dute Bidezko Merkataritzako denda. Astegunetan eta igandetan izango da zabalik, urtarrilaren 5era bitartean. 

Aurreko urteetan bezela, aurten ere Bidezko Merkataritzako denda irekiko du Azpeitiko Mixio Taldeak Gabonetan. Plaza Txikiko 1. zenbakian jarriko dute dena, eta abenduaren 19tik urtarrilaren 5arte egongo da zabalik. Sustatzaileek azaldu dutenez, "egitasmoaren helburu nagusia da kontsumo arduratsuaren eta kontzientearen aldeko sentsibilizazioa egitea".

Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute Bidezko Merkataritzako denda. Igandeetan, aldiz, 12:30etik 14:00etara egongo da irekita.