XXVIII. Mus Txapelketa Azkarra izango da bihar Mendizaleen tabernan

Uztarria.eus 2019ko abe. 23a, 10:14

15:30ean hasiko da lehia, eta bihar bertan eman beharko da txapelketarako izena. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du. Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen duen txapelketaren XXVII. edizioa izango da biharkoa, eta sari potoloak prestatu dituzte irabazleentzat.

Ohiturari jarraituz, bihar, abenduak 24, Mus Txapelketa Azkarra izango da Mendizaleen tabernan. Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen duen txapelketaren XXVIII. edizioa izango da biharkoa, eta hainbat sari banatuko dituzte lehia bukatzean; izan ere, irabazleek 750 euro eta oroigarriak eskuratuko dituzte; bigarren sailkatzen direnek, 500 euro eta oroigarriak; hirugarrenek, 350 euro; eta laugarren sailkatuek, 250 euro.

Lehia 15:30ean hasiko da. Lau erregetara jokatuko dute txapelketa, eta lau ustel eta lau hamarrekoetara izango da lehia. Izena egunean bertan eman beharko da, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.