Autobus zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Gabon gauean eta Urtezahar gauean

Uztarria.eus 2019ko abe. 18a, 09:47
Autobus zerbitzu berezien ordutegia.

Azkoitia eta Zestoa arteko linea indartuko dute orduz ordu zerbitzuak eskainita. 01:00etatik 07:00etara bitartean, orduro aterako da autobusa Azkoititik.

Gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Gabon gauean eta Urtezahar gauean. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Zestoa arteko linea indartuko dute orduz ordu zerbitzuak eskainita. 01:00etatik 07:00etara bitartean, orduro aterako da autobusa Azkoititik, eta Zestoan bukatuko du ibilbidea. Eguberriak direla eta eskainiko dute zerbitzu berezia.