Edertasun ereduak landu dituzte autoantolaketa taldeetako kideek

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 09:16

Herriko ikastetxeetako autoantolaketa taldeetako kideek hainbat saio egiten dituzte Arremanitz kooperatibako ordezkariekin ikasturtean zehar, eta horietako bat joan zen ostiralean egin zuten. Hain zuzen ere, azaroaren 25a igarota, edertasun ereduak izan zituzten lanketarako gai dozena inguru gaztek. Gai horrek jendartean sortzen duen mezua identifikatu zuten, eta mezu horren aurrean ahalduntzeko ariketak egin zituzten autoantolaketa taldeetako kideek, hitzari tokia eginda eta gorputz dinamiken bitartez. Aurrerantzean ere jarraituko dute saioekin, eta Arremanitzeko kideek azaldu dutenez, besteak beste, hilekoaz nahiz ligatzeaz egingo dituzte lanketak. Argazkian, joan zen ostiraleko saioko une bat.