Mari Karmen Agirrek eta Ignacio Arangurenek sari bana eskuratu dute Zumarragan

Uztarria.eus 2019ko abe. 16a, 11:28
Santa Lutzia feriako irudi bat. (Goierriko Hitza)

Santa Lutzia ferian eskuratu zituzten sariak. Euskal Herriko mendiko behorren lehian lehen saria eskuratu zuen Agirrek, eta mendi behor rustiko lote onenaren saria Arangurenek.

Joan zen ostiralean Santa Lutzia feria ospatu zuten Zumarragan. Azoka jendetsua izan zen aurtengoa ere, eta hainbat sari banatu zituzten urtero legez. Hain zuzen ere, hainbat ekoizlek eta abeltzainek jaso zituzten sariak; tartean, bi azpeitiarrek. Euskal Herriko mendiko behorren lehian lehen saria eskuratu zuen Mari Karmen Agirrek, eta 250 euro eta giltzarria eman zizkioten hari. Horrez gain, mendi behor rustiko lote onenaren saria ere Azpeitira ekarri zuten: Ignacio Arangurenek jaso zuen saria. Hark 450 euro eta giltzarria irabazi zituen.