'Egunean Behin'-en finalaren laburpena, bideoan

Uztarria.eus 2019ko abe. 16a, 10:28

Hitzordu berezia hartu zuen zapatuan Sanagustin kulturguneak: Egunean Behin jokoaren finala. Kike Amonarrizek aurkeztu zuen saioa, eta, guztira, 102 lagunek parte hartu zuten finalean. Eneko Agirrezabal segurarra (Gipuzkoa) izan zen nagusi. 

Codesyntax enpresak garatutako aplikazioak sekulako arrakasta izan du euskal herritarren artean, eta askok aspaldian itxarondako eguna izan zen zapatukoa. Ikusmina piztu zuen finalak, eta kulturgunea jendez lepo bete zen. Berriak honako bideoa egin du finalean hartutako irudiekin eta txapeldunaren adierazpenekin. 

Uztarriak Egunean Behin aplikazioaren finaleko irudiekin egindako argazki bilduma eta kronika, hemen