Festa giroan murgilduta jarraitzen dute Elosiaga auzoan

Uztarria.eus 2019ko abe. 14a, 16:08

Atzo, ostirala, hasi ziren Elosiaga auzoko festak, eta gaur, zapatua, jarraipena eman diete jaiei. Kirol jaialdiak eta bazkaria egin dituzte eguerdira bitartean.  Atzo, zapatua, Santa Luzia egunean hasi zituzten Azpeitiko Elosiaga auzoan festak. Goizean, suziri eta kanpai hotsekin hasi ziren ohi bezala jaiak eta ondoren meza izan zen Santa Luzia elizan. Ondoren, eta Añota sagardotegian egindako hamaiketakoaren tartean Lidia eta Itzeder trikitilariek alaitu zuten giroa; 50 lagun inguru elkartu da bertan.

Gaur, berriz ere, suziri hotsekin esnatu da eguna Elosiaga auzoan. Itzeder eta Lidia trikitilariek girotu dute auzoa, eta pilota partidak zein herri kirol jaialdiak egin dituzte. Ondoren, Añota sagardotegian egin dute auzo bazkaria. Arratsaldean ere izango da ekitaldirik. Magoen emanaldia egingo dute auzoan. Bihar, abenduak 15, amaituko dira jaiak Elosiagan. Kantu zaharren bazkaria egingo dute, Añotan.