Giro ederrean hasi dituzte Elosiagako festak

Uztarria.eus |
2019ko abe. 13a, 17:30

Gaur, Santa Luzia egunean, hasi dituzte Elosiagako festak. Goizean, suziri eta kanpai hotsekin ekin diete jaiei, eta ondoren, 11:00etan, meza izan da Santa Luzia elizan. Ondoren, Lidia eta Hitzeder trikitilariek alaitu dute giroa, eta 11:45ean hasita, hamaiketakoa izan da Añota Sagardotegian. Giro ederra nagusitu da bertan; 50 lagun inguru elkartu da bertan.

Bihar jarraituko dute Elosiaga auzoko jaiek, eta igandean amaituko dituzte festak. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Abenduak 14, zapatua

Goizean, suziriak botako dituzte.

Ondoren, Lidia eta Hitzeder trikitilarien emanaldia.

12:00. Pilota partidak.

13:00. Herri kirol erakustaldia.

14:30. Bazkaria, Añota sagardotegian.

Gero, magoen emanaldia.


Abenduak 15, igandea

14:00. Kantu zaharren bazkaria, Añotan.

 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu