Haizeak hainbat kalte eragin du

Uztarria.eus 2019ko abe. 13a, 13:27

Azken orduetako haizeteak hainbat kalte eragin du batean eta bestean. Azpeitian ere izan du eraginik; izan ere, hainbat zuhaitz bota ditu haizeak eta teila batzuk ere erori dira Juan XXIII. auzuneko eraikin baten teilatutik. Haizeak botatako zuhaitzek oztopoak eragin dituzte errepideetan; besteak beste, itxita izan dira Azpeitia eta Errezil arteko errepidea eta Azpeitia eta Zestoa artekoa. Udaltzaingoak Uztarria.eus-i azaldu dionez, zuhaitz ugari erori dira Xoxoten nahiz Izarraitz eta Oñatz auzoetan. Gainera, zenbat edukiontzi ere atera ditu haizeak errepidera. Argazkian ikus daitekeenez, Xoxoterako bidean, Goikozaletxe inguruan, hainbat zuhaitz erori dira. (Argazkia: Xoxoteko Aterpea)