Uztarriaren oihalezko poltsak, eskuragarri

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 14:14

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 20 urte bete ditu aurten. Urtemugaren harira, oihalezko poltsak kaleratu ditu komunikazio taldeak, eta eskuragarri daude Uztarriaren bulegoan, bost eurotan. 

Azaroan bete zituen 20 urte Uztarria aldizkariak. Hil horretan 20 urte 20 argazki izeneko erakusketa jarri zuen Uztarriak Sanagustin kulturgunean. Komunikazio taldeak hogei urteotan aldizkarien askotariko zenbakietan azaldu diren hainbat herritarren hogei argazki jarri zituen ikusgai Sanagustin kulturguneko hormetan. Hori ez ezik, Uztarriak 20. urteurreneko ekitaldia egin zuen Sanagustinen. Egun horretan ekitaldira joan ziren herritarrek doan jaso zuten Uztarriaren oihalezko poltsa, baina hara joaterik izan ez zutenek erosteko aukera izango dute orain.