Hartz eta Ezbaian taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 12:52

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hartz musika taldea rock alternatiboa jotzen duen Azpeitiko taldea da. Ezbaian, berriz, rock musika egiten duen Ondarruko (Bizkaia) taldea.

Orkatz kultur elkarteak bi kontzertu antolatu ditu biharko, abenduak 13. Taberna horretako agertokian izango dira Hartz eta Ezbaian musika taldeak, 22:30ean hasita, eta kontzertuak doakoak izango dira. Hartz rock alternatiboa jotzen duen Azpeitiko taldea da. Gaueko izeneko diskoa kaleratu zuen irailean, eta lan horretarako egindako abestiak eskainiko dituzte, besteak beste, bihar Orkatzen. Hartz 2016an sortu zuten hiru musikari azkoitiarrek, baina ordutik, hainbat aldaketa izan da, eta egun, honako hauek dira taldekideak: Beñat Rodriguez azkoitiarra (ahotsa, gitarra), Jon Barkin azpeitiarra (baxua) eta Jorge Fernandez zumarragarra (bateria). Ezbaian, berriz, rock musika egiten duen Ondarruko (Bizkaia) taldea da.