Gabonetako jaialdia egingo dute Iraurgiko ikasleek bihar

Uztarria.eus 2019ko abe. 13a, 11:32
2018ko Gabonetako jaialdiko argazkia.

Izarraitz pilotalekuan egingo dute jaialdia, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik nahiz ondoren, Iraurgiko batukada taldeko kideak Alde Zaharrean barrena ibiliko dira kaleak girotzen. 

Urtero egin ohi tuten gisan, Gabonetako jaialdia egingo dute bihar, zapatua, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, 17:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan. Jaialdiaren aurretik azken urteetan egin izan duten moduan, Iraurgiko batukada taldeko kideak kalez kale ibiliko dira Alde Zaharreko txokoaz musikaz alaitzen. Aurten, gainera, jaialdia amaitu ostean ere aterako dira kalera Iraurgiko batukada taldeko gaztetxoak. 

Gabonetako jaialdian ez dira faltako dantzak eta kantuak, ezta jaiotzaren antzezpena ere. Iraurgiko trikitilarien emanaldiarekin hasiko da jaialdia, eta ondoren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira protagonistak. Besteak beste, Txiki handiakEuritan dantzan, Goazen iraganaz gozatzera, Agindutakoa bete egin behar da, Joyful-Joyful eta Ametsetatik, ongi etorrira kantak abestuko eta dantzatuko dituzte jaialdian zehar. Ondoren, otarrea zozkatuko dute, eta bildutako dirua Caritasera bideratuko du Iraurgi Ikastetxeak. Jaialdia borobiltzeko Gu geu izateko bidea abestia kantatuko dute ikasle guztiek elkarrekin.