Telebista eta ikus-entzunezkoen arlorako bi langile behar ditu Urolako Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 11:06

Urolako Komunikazio Taldeak telebista eta ikus-entzunezkoen lantaldea osatzeko zuzendaria eta erredaktorea behar ditu. Eskaintzarekiko interesa duen orok abenduaren 20a, ostirala, baino lehen bidali beharko du curriculuma zuzendaritza@ukt.eus helbidera.

Urolako Komunikazio Taldeak telebista eta ikus-entzunezkoen lantaldea osatzeko bi langile behar ditu: zuzendaria eta erredaktorea. Eskaintzarekiko interesa duten pertsonek abenduaren 20a, ostirala, baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak zuzendaritza@ukt.eus helbidera. 

Honako hauek dira bi lanpostu horietarako betebeharrak:

Zuzendaria kontratatzeko oinarriak

- Egitekoak:

  1. Telebistaren eta ikus-entzunezkoen arloa antolatu eta koordinatu.
  2. Ikus-entzunezkoen arlorako estrategia garatu lantaldean.
  3. UKTko erredakzioaren zuzendaritzari dagozkion lanak egin.

- Bete beharreko ezaugarriak:

  1. Kazetaritzan edo ikus-entzunezko Komunikazioan goi titulatua eta esperientzia bermatuta izatea ikus-entzunezkoen arloan.
  2. Euskara hutsez lan egiteko gai izatea eta gaztelania egoki menderatzea.
  3. Gidabaimena eta auto propioa.
  4. Proiektuak gidatzeko ekimena eta taldean lan egiteko gaitasuna.

- Aintzat hartuko da:

  1. Frantsesa edo ingelesa menderatzea.
  2. Proiektuen kudeaketa estrategikoan edo antolaketan ikasketak edo esperientzia izatea.

Erredaktorea kontratatzeko oinarriak

- Egitekoak:

  1. Ikus-entzunezko kazetaritza lana (telebistarako, webguneetarako...).
  2. UKTko erredakzio taldean sortzen diren kazetaritza lanak.

- Bete beharreko ezaugarriak:

  1. Kazetaritzan edo ikus-entzunezko komunikazioan goi titulatua eta esperientzia bermatuta ikus-entzunezkoen arloan.
  2. Euskara hutsez lan egiteko gai izatea eta gaztelera egoki menderatzea.
  3. Gidabaimena eta auto propioa.
  4. Taldean lan egiteko eta ardurak hartzeko gaitasuna.

- Aintzat hartuko da:

  1. Frantsesa edo ingelesa menderatzea.
  2. Kazetaritza idatzian jarduteko gaitasuna.