Hondakinen edukiontziak tokiz aldatu dituzte Jose Artetxen, obrak direla eta

Uztarria.eus 2019ko abe. 10a, 12:14

Jose Artetxe kaleko atarietako batean obrak egiten ari dira. Atari horren aurrean hondakinen edukiontziak egoten dira, eta obrak bukatu arte edukiontzi horiek tokiz aldatzea erabaki du Urola Erdiko Mankomunitateak, udalak gaur bertan jakinarazi duenez. Behin-behinean, lanak bukatu bitartean, errepidearen bestaldeko aparkalekuetan jarri dituzte edukiontzi guztiak (argazkian). (Argazkia: Azpeitiko Udala)