Lagun Onak futbol klubak dendaren ordutegia zabalduko du Gabonen bueltan

Uztarria.eus 2019ko abe. 10a, 09:03

Lagun Onak futbol taldeak ohi baino egun gehiagotan zabalduko du Done Jakue kaleko denda Gabon sasoian. Abenduaren 12an, 17an, 18an, 19an eta 23an, eta urtarrilaren 2an, 3an, 9an, 16an, 23an eta 30ean irekiko dute.

Lagun Onak futbol taldeak Done Jakue kalean duen denda ostegunetan ireki ohi dute normalean, baina Gabonak direla eta, egun gehiagotan zabalduko dute gunea abenduan eta urtarrilean. Hain zuzen ere, honako egun hauetan irekiko dute saltokia: abenduaren 12an, 17an, 18an, 19an eta 23an, eta urtarrilaren 2an, 3an, 9an, 16an, 23an eta 30ean. Egun horietan, 17:30etik 19:30era erosi ahalko dira klubaren produktuak.