Uztarriaren zozketak

Green Valley taldearen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko abe. 9a, 12:33
Green Valley taldeko kideak.

Zapatuan Sanagustin kulturgunean izango da kontzertua, 22:30ean hasita. Green Valley-ren emanaldiaren ostean, Little Martin Selektah izango da agertokian. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostegun goizean egingo du komunikazio taldeak zozketa. Emanaldirako sarrerak salgai daude.

Green Valley taldeak zapatuan Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Uztarriak ostegunean egingo du sarrera horien zozketa; beraz, bazkideen osteguneko 11:00ak bitartean dute zozketan parte hartzeko aukera. Horiek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten zehaztuta ('Green Valley') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.

Larunbatean 22:30ean hasiko da dancehall eta reggae musika taldearen kontzertua. Euskal Herriko nahiz Kataluniako musikariz osatutako talde ezaguna da Green Valley, eta Bajo la piel da taldeak argitaratu duen azken lana. Green Valleyren emanaldia bukatzean, Little Martin Selektah-ren kontzertua izango da. Zapaturako sarrerak hamabost eurotan eros daitezke aurrez, bai Interneten, bai Sanagustin kulturgunean. Kontzertuaren egunean, berriz, hamazortzi euroren trukean eskuratu ahal izango dira.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.