'Intemperie' eta 'Abominable' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 13:45

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan Soreasu antzokian: Intemperie eta Abominable. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00, ikuslearen eguna) emango dute Intemperie, eta igandean (16:30) Abominable.

Benito Zambrano zuzendariaren lan berria da Intemperie (Espainia, 2019). Thriller eta drama generoak uztartzen ditu filmak. Luis Tosar, Luis Callejo eta Jaime Lopez dira aktore nagusiak, eta Kandido Urangak ere parte hartu du Jesus Carrascoren eleberrian oinarritutako lanean. Hau da filmaren sinopsia: "Gizonezko batzuk oihuka ari dira bere jaioterririk ihesi doan ume baten bila, horrek urrutira entzuten dituen bitartean. Haurrak desertu lau bat igaro beharko du bere etxean bizi duen amesgaiztotik babesa bilatzeko. Ihesean doala, artzain batek babesa eskainiko dio, bien bizitza guztiz aldatuz".

Abominable (AEB, 2019), berriz, DreamWorks ekoiztetxearen animaziozko filma da, eta hau da haren sinopsia: "Everest izeneko yeti baten istorioa narratzen du film berri honek. Himalaiako paraje ederren artean, Everestek abendura berri bati ekingo dio bere familiarekin elkartu nahian. Horretarako, Yi-ren laguntza izango du, Shanghain bizi den gazte batena. Everestek preso duten laborategi batetik ihes egin ondoren ezagutuko du Yi. Honek ihes egiten lagunduko dio bahitzaileengandik, eta Jin eta Peng lagunekin batera, bidaia magiko batean murgilduko dira".

Sarrerak aurrez eros daitezke Kulturaz.eus webgunean, eta emanaldien egunetan Soreasuko leihatilan ere bai.