Imanol Uria omendu dute Auto Klasikoen Topaketan

Uztarria.eus 2019ko abe. 8a, 16:50

Azkoitiko Ibilgailu Klasikoak, Axiri Clasic, Nuvolari eta Ralenti Zumaia taldeek eta Lagun Artea eskuderiak antolatuta, auto klasikoen eta historikoen topaketa egin dute gaur, igandea. Euskal Herriko auto klasikoen sei elkartek eta Eibarko Lambretta taldekoek parte hartu dute gaurko topaketan. 

Loiolako Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuetan elkartu dira goizean autozaleak, eta Azkoitia eta Azpeitia artean ibilbidea egin dute; 47 auto klasiko eta historiko elkartuz. Gero, 13:00etan, berriz elkartu dira auto guztiak Loiolan, Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuan. Bazkaria egin dute Loiolako jatetxean eta Imanol Uria loiolatarra omendu dute. "Auto klasikoen zalea da bera, eta beti lagundu izan digu auto klasikoen topaketak antolatzen", azaldu dute gaurko topaketaren antolatzaileek.