Aimar Irigoienek irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko abe. 7a, 23:39

Hamargarren txapela jantzi du gaur, larunbata, Aimar Irigoienek Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu da harri-jasotze txapelketa. 8.225 kilo altxatu ditu errezildarrak. Bigarren Jokin Eizmendi zarauztarrak egin du, 7.250 kilo jasota.

Inoizko harri-jasotzaile kopururik handienak parte hartu du aurten Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan, zazpik. Aimar Irigoien errezildarraz eta Jokin Eizmendi zarauztarraz gainera, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra, Aimar Galarraga oriotarra, Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarra, Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilaguna eta Julen Diaz urizahartarra ere aritu dira.

Lau harrirekin jardun dute lehian harri-jasotzaileek, harri bakoitzarekin hiru minutuko lanean: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Euskal Herriko Harri Handietako Txapelketako sailkapena:

1- Aimar Irigoien (Errezil). 8.225 kilo altxatuta (7-15-13-18)
2- Jokin Eizmendi (Zarautz). 7.250 kilo (7-11-12-17)
3- Xabier Peñagarikano (Aizarnazabal). 6.150 kilo (5-8-10-18)
4- Aimar Galarraga (Orio). 5.600 kilo (6-9-8-13)
5- Xabier Aranburu Guzta (Urrestilla). 5.250 kilo (6-8-10-10)
6- Iñigo Eizagirre Eiza (Zarautz). 4.300 kilo (3-5-8-13)
7- Julen Diaz (Urizahar, Araba). 3.425 kilo (4-5-5-8)