Espainiako Konstituzioaren Egunari planto, Herri Eskoletan

Uztarria.eus 2019ko abe. 6a, 14:27

Espainiako Konstituzioaren Eguna "jaiegun arrotza" dela iritzita, Herri Eskolak egin dituzte gaur Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak sustatuta. 25 bat lagun elkartu dira bertan, eta formakuntzarako tartea hartzeko aprobetxatu dute goiza, 11:00etan hasita. Bertan, autodefentsa sareen garrantziaz hausnartu dute, solasaldi-tailer formatuan. Heziguneetan identifikatzen dituzten arazoak mahaigaineratu, eta horiei erantzuteko elkarrekin antolatzeak duen garrantziaz egin dute gogoeta. Era berean, hizpide izan dituzte azken urte honetan autodefentsa sareek aurrera eraman dituzten borrokak eta lortutako helburuak.