Auto klasikoen eta historikoen topaketak egingo dituzte igandean, Loiolan

Uztarria.eus | Aisia
2019ko abe. 5a, 10:34

Igande goizean, Loiolan elkartuko dira, eta handik itzulia egingo dute Azkoitia eta Azpeitia aldera. 13:00etan berriz Loiolan elkartu ostean, bazkaria egingo dute Kirurin. Ibilgailu klasikoak eta historikoak dituzten oro gonbidatu dituzte antolatzaileek egitasmora.

Azkoitiko Ibilgailu Klasikoak, Axiri Clasic, Nuvolari eta Ralenti Zumaia taldeek nahiz Lagun Artea eskuderiak antolatuta, auto klasikoen eta historikoen topaketak egingo dituzte igandean. 09:00etan elkartuko dira Loiolan, Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuan, eta 10:45ak inguruan, itzulia egingo dute Azkoitia eta Azpeitia inguruetan. 13:00etarako elkartuko dira berriz ere auto guztiak Loiolan, eta herritarrek ibilgailuak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute Kirurin, eta hara joan nahi duenak 620 85 67 55 telefono zenbakira deituta eman dezake izena. Antolatzaileek adierazi dutenez, 25 urtetik gorako autoak dituen herritar orok parte har dezake egitasmoan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu