Piztu dituzte Gabonetako argiak

Uztarria.eus | Festak
2019ko abe. 4a, 18:18

Iritsi da abendua, hasi da eguraldia hozten, eta Gabonak ere ari dira gerturatzen. Horren erakusle, gaur iluntzean piztu dituzte Gabonetako argiak, Azpeitiko Udalaren eta Bertan merkatarien elkartearen ekimenez. Gaurtik hasi eta Eguberriak igaro bitartean, herriko hainbat kaletan, zuhaitzetan nahiz txokotan iluntzero izango dira apaingarriak piztuta. Irudian ikus daitekeen moduan, plaza ere erabat argiztatuta dago; izan ere, udaletxea eta kioskoa argiz josi dituzte. Urrestillan eta inguruetan datozen egunetan piztuko dituzte argiak.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-12-04 : 20:42

Argitzen hasi da eguna

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu