Azpeitiarrak ere izango dira protagonista 54. Durangoko Azokan

Uztarria.eus 2019ko abe. 4a, 11:15
Durangoko Azokaren 54. edizioaren aurkezpeneko irudia.

Bihartik igandera bitartean euskal kultur adierazpideen topaleku izango da Durangoko Landako gunea. Lau egunez lanak aurkeztuko dituzte sortzaileek azokako hainbat gunetan; tartean, azpeitiarrek ere bai. Besteak beste, Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak liburua aurkeztuko du, Kulturaz kooperatibak DAPA proiektua eta Ro musika taldeak bi single.

Bihar, osteguna, zabalduko ditu ateak euskal kulturaren erakusleiho garrantzitsu bilakatu den Durangoko Azokak. Aurtengoa, egitasmoaren 54. edizioa izango da, eta bihartik igandera bitartean euskal kultur adierazpideen topaleku izango da Durangoko Landako gunea. Lau egunez lanak aurkeztuko dituzte sortzaileek azokako hainbat gunetan, hala nola Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n, Plateruenan, Saguganbaran eta Szenatokian.

Gune horietan urtean zehar egindako lanen aurkezpenak-eta egingo dituzte, besteak beste zinemagileek, musikariek nahiz idazleek, eta azpeitiar sortzaileek ere izango dute lekua; izan ere, aurkezpen bat baino gehiago egingo dute herritarrek azokan. Hain zuzen ere, Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak liburua aurkeztuko du bihar; etzi Erika Olaizola protagonista den Kartzela websaila ikusi ahal izango da, eta Kulturaz kooperatibak ekoiztu duen DAPA proiektua ere aurkeztuko dute; zapatuan bi single aurkeztuko ditu Ro musika taldeak; eta Josu Azpillaga azpeitiarra sustatzaileetakoa den Egunean Behin jokoa aurkeztuko dute igandean.

Hona hemen, azpeitiarren aurkezpenen zerrenda:

Bihar, abenduak 5.
 
Etzi, abenduak 6.
 
  • 12:30. Kartzela websailaren aurkezpena Irudienean. Erika Olaizola azpeitiarra da aktoreetako bat.
  • 18:30. Dapa proiektua aurkeztuko dute Irudienean. Kulturaz kooperatibak ekoiztu du ikus-entzunezko saioa.

Abenduak 7, zapatua.

  • 19:00. Azkoitiko eta Azpeitiko Ro musika taldeak Ekhitzaltze eta Tenk! singleak aurkeztuko ditu, Ahotsenean.

Abenduak 8, igandea.