Dead Eye Wolves eta Ikarass taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko abe. 4a, 09:27
Dead Eye Wolves taldea. (Bandcamp)

Kontzertuak 22:30ean hasita eskainiko dituzte bi taldeek. Dead Eye Wolves doom eta postmetal musika jotzen duen Mallorcako (Herrialde Katalanak) taldea da. Ikarass, berriz, Durangoko post-metal boskotea.

Ostegunerako bi kontzertu antolatu ditu Orkatz kultur elkarteak. Taberna horretako agertokian izango dira Dead Eye Wolves eta Ikarass musika taldeak, 22:30ean hasita, eta kontzertuak doakoak izango dira. Dead Eye Wolves doom eta postmetal musika jotzen duen Mallorcako (Herrialde Katalanak) taldea da. Ikarass taldea, berriz, Durangokoa da, eta post-metal boskoteak Relapse Into Desolation izeneko diskoa argitaratu berri du. Koba Estudioan grabatu dute beren lehen lana.