Juan Hidalgo: "Laster herriko jenderik ez da ariko lan honetan"

Uztarria.eus | Ekonomia
2019ko abe. 4a, 13:22

Pintorea da Hidalgo, eta berak erantzun ditu Mailo Oiarzabal kazetariak ofizioen elkarrizketa txikirako egindako galderak 2019ko azaroko Uztarria aldizkarian.

Juan Hidalgo, bere biltokian. (Mailo Oiarzabal)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Lanbidea aldatu al da hasi zinenetik?

Laster herriko jenderik ez da ariko lan honetan.

Kolore neutroak ala biziak?

Pastel koloreak aukeratzen ditu jendeak, batik bat. Zuri hilak modan daude.

Etxeko paretan ez zenuke inoiz jarriko...

Gaur egun, gotelea.

Betirako joan al da gotelea?

Uste dut itzuliko dela.

Eta papera, bueltan al da?

Bai, baina pareta solteetan jartzeko, agian, garestia da eta.

"Geuk egingo dugu, pintorea garestia da".

Aukera hori egiten dute askok, bai.

Buzo berria...

Hiruzpalau hilean behin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu