Euskararen Egunarekin bat egin dute San Martin egoitzako egoiliarrek eta langileek

Uztarria.eus | Euskara
2019ko abe. 3a, 15:54

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, abenduak 3, eta hori ospatzen ari dira Azpeitiko nahiz munduko hainbat txokotan. Goizetik hasita euskararen bueltako festan murgilduta daude herriko ikastetxeetako ikasleak, baina ez dira bakarrak. San Martin egoitzako egoiliarrek eta langileek ere bat egin dute Euskararen Egunarekin, eta argazkiak atera dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrizkatzeko. "San Martin egoitzan bat egiten dugu Euskara Nazioarteko Egunarekin. Euskara gure hizkuntzetako bat da, baita egoiliar batzuen aukera ere", adierazi dute. 

(Argazkiak: San Martin egoitza)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu