Habi eta Agian taldeen kontzertuak, irudietan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abe. 3a, 12:00

Arkupehotsak egitasmoaren barruan kontzertuak eskaini zituzten joan den ostiralean Habi eta Agian taldeek Sanagustin kulturguneko arkupeko agertokian. Bizkaiko eta Arabako laukoteak eta Villabonako (Gipuzkoa) bikoteak rock doinuz bete zuten kulturgunea, beren disko banatan (Loratu eta Denbora izenekoak, hurrenez hurren) jasotako kantuak aletuz. Ondoko loturan ikus daiteke bi taldeen emanaldiekin Kulturaz kooperatibak osatutako argazkien bilduma osoa.

(Argazkiak: Yuri Agirre)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu