Festa giroan ospatuko dute bihar Euskararen Eguna herriko ikastetxeetako ikasleek

Uztarria.eus 2019ko abe. 2a, 21:26
Zenbait ikasle iaz Euskararen Egunean.

Euskararen Eguna ospatzeko askotariko ekintzak egingo dituzte bihar Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan.

Euskararen Eguna izango da bihar, abenduak 3, eta hori ospatzeko askotariko ekintzak egingo dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan, egun guztian zehar. Beste urte batez, Euskararen Egunean festa giroa izango da nagusi herriko ikastetxeetan, eta ez dira faltako musika, dantza, jolasak, kirola, lehiaketak, jaialdiak, ikuskizunak eta euskara.

Hauek dira ikastetxeetan Euskararen Egunerako prestatu dituzten egitarauak:

Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza:

  • 10:00. Pregoia.
  • 10:15. HHkoek, LH 1, LH 2 eta LH 3koek Mari Domingiri ongietorria egingo diote. Ondoren, aurpegi margoketa egingo dute. LH 1etik LH3ra artekoek ikasgelak apainduko dituzte; eta LH 4, LH 5 eta LH 6koek tailerretan parte hartuko dute.
  • 11:00. Hamaiketakoa.
  • 12:15. Gora euskara eta Euskara da Euskal Herri abestiak kantatuko dituzte ikasle guztiek.
  • 12:30. Argazki erraldoia.
  • 15:15. Jolasak, 
  • 15:30. Jolasak, Gabonetako apaingarrien eskulanak eta tailerrak. 

DBH eta Batxilergoa:

  • 10:00. Pregoia.
  • 10:15. Futbola eta saskibaloia (DBH4). Aurpegi margoketa (DBH1-4)
  • 11:30. Pilota (DBH1) eta mus txapelketa (DBH3).
  • 11:30. Hamaiketakoa.
  • 12.15. 2:15. Gora euskara eta Euskara da Euskal Herri abestiak kantatuko dituzte ikasle guztiek.
  • 12:30. Argazki erraldoia. 
  • 12:45. Hegazkin txapelketa. 
  • 13:30. Bazkaria. 
  • 13:30. Batxiler 2koen show-a.

Iraurgi Ikastetxea

Haurreskola eta Haur Hezkuntza:

  • 08:45. Euskal kantak.
  • 09:00. Jolastokian elkartuta, euskararen inguruko manifestua irakurriko dute Rokitxorekin eta eskolako lelo berria aurkeztuko dute. Ondoren, Ahoa bizi, belarriak prest abestia abestuko dute.
  • 10:00. LH 1 eta 2koen emanaldia: abestiak, dantzak, olerkiak eta jolasak.  
  • Ondoren, HHkoek banderatxoak egingo dituzte Ttipi ttapa orpoz-orpo, bidea euskaraz beti leloarekin.
  • 15:00. HHkoen dantza emanaldia.
  • Jarraian, aurpegi margoketa.
  • Amaitzeko, euskal kantuak abestuz eta banderatxoak astinduz agurtuko dute eguna.

Lehen Hezkuntza:

  • 09:00. Jolastokian elkartuta, euskararen inguruko manifestua irakurriko dute Rokitxorekin eta eskolako lelo berria aurkeztuko dute. Ondoren, Ahoa bizi, belarriak prest abestia abestuko dute.
  • 10:00. LHko 1. eta 2. mailetakoak Haurreskolakoenaga eta HHkoengana joango dira, emanaldia egitera.
  • 11:30. Hitanoari buruzko erakusketa jolastokian.
  • 15:30-17:00. Herri kirolak, LH 1 eta 2koentzat.
  • 15:30-17:00. Bigarren eta hirugarren ziklokoek Euskal Olinpiadak egingo dituzte.

DBH eta Batxilergoa:

  • 09:30. Ikastetxea euskarari buruzko leloekin osatutako kartelekin apainduko dute. Jolas orduan, trikitilariak.
  • 11:15. Trikitilariekin kalejira auzoan zehar. 
  • 11:45-13:00. Euskarazko filmak ikusiko dituzte ikasleek. 

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

Goizean:

  • Euskal musika.
  • Ikastolaren apainketa (horma irudiak, leloak, euskal mitologia...).
  • Ipuin kontaketak, bideoak, solasaldiak...
  • Idazlea gelan.
  • Marrazkiak eta eskulanak.
  • Dantzak.
  • Hamaiketakoa.

Arratsaldean:

  • Euskal musika.
  • Dantzak.
  • Jolasak.
  • Askaria.

Urola Ikastola

Goizean:

  • DBH 1 mailako ikasleek (sei talde dira) herriko hainbat tokitan argazkiak aterako dituzte.
  • 11:00,Ttrikitilariekin kalejira egingo dute ikasleek, eta argazki bat aterako dute elkarrekin.
  • Ikasle batzuk gelaz gela aurkezpenak egingo dituzte Euskararen Eguna dela eta.