Gabonen atarian, erakusleihoak apaintzeko ikastaroa egin dute Bertaneko merkatariek

Uztarria.eus 2019ko abe. 2a, 19:48

Gabonak gerturatzen ari dira, eta Azpeitiko Bertan merkatari elkarteko dendariak dagoeneko hasi dira jaietarako prestatzen. Izan ere, herriko saltokietako erakusleihoak apaintzen ikasteko tailerra egiten ari dira Udalak Foru Ibilbidan duen aretoan. Ikastaroan zehar, herriko merkatariek denetariko eskulanak egin dituzte elkarrekin, ondoren beren saltokiak dotore janzteko. 

Erakusleihoak apaintzen ikasteko tailerra ez da Bertanek Gabonen bueltan antolatu duen gauza bakarra. Ohiturari jarraituz, Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Azpeitiko merkatari elkarteak udalarekin elkarlanean, eta dagoeneko zabaldu dute lehiaketaren VIII. edizioan izena emateko epea. Abenduaren 9ra arte eman daiteke izena lehiaketan.