'Laboa hamaika ahotsetara' emanaldia, bideoan

Uztarria.eus 2019ko abe. 3a, 09:54

Duela urtebete, abenduaren 1ean, emanaldi berezi bat eskaini zuten Azpeitiko musikarieta abeslari hainbatek Sanagustin kulturgunean: Laboa, hamaika ahotsetara. Mikel Laboaren hainbat abestiren bertsioak eskaini zituzten haiek kontzertuan, eta urtebetera, emanaldiko bideoak ikusgai jarri ditu Kulturaz kooperatibak. Mikel Laboaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira antolatu zuten Laboaldiaren barruan egin zuten emanaldia.