'El silencio de la ciudad blanca' eta 'Mr Link: jatorri galdua' filmak emango dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abe. 4a, 08:00

Aste honetan El silencio de la ciudad blanca eta Mr. Link: jatorri galdua filmak emango dituzte Soreasu antzokian. Ostiraletik igandera bitartean izango dira emanaldiak. Hain zuzen ere, ostiralean 16:30ean hasita ikusi ahal izango da Mr Link: jatorri galdua filma, eta ostiralean (19:30), zapatuan (22:00) eta igandean (21:00) emango dute El silencio de la ciudad blanca. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke; emanaldien aurretik ere erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.

El silencio de la ciudad blanca aurten Espainian ekoiztutako filma da. Daniel Calparsoro kataluniarra da thriller generoko filmaren egilea, eta Belen Rueda, Javier Rey eta Aura Garrido dira aktoreak. Honako hau da lanaren sinopsia: "Filma Gasteizen kokatzen da 2016an. Hiri horretako katedralean bi gazteren gorpuak aurkitu dituzte biluzik. Unai Lopez Ayala inspektorea izango da kasu horren arduraduna, eta aurrez zenbait hilketa egin dituen hiltzaile baten lana izan dela ondorioztatzen du. Bere egitekoa, hiltzailea kartzelaratzea izango da, eta horretarako ikerketa lan gogor bati ekin beharko dio".  Chris Butlerrek AEBetan aurten egindako lana da Mr. Link: jatorri galdua. Honako hau da animazio film horrren sinopsia: "Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai. Hark izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, hark baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek, elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko". 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu