Auzotarren arteko bazkariarekin agurtu dituzte Landetan saneloiak

Uztarria.eus | Festak
2019ko abe. 2a, 09:36

Atzo, igandea, San Eloi eguneko ekitaldiak izan zituzten Landetan. Eguerdian festetako hainbat ekitaldi izan zituzten Landetan eta jende asko bertaratu zen. Zezen txikiak eta poniak ibili ziren aurrena gaztetxoen gozamenerako, eta herri kirol erakustaldia izan zen segidan. Eguerdian, berriz, auzotarren arteko bazkaria izan zen Landeta jatetxean, eta trikitilarien doinuan dantza egiteko aukera ere izan zuten landetarrek bertan. Hala bukatu zituzten atzo arratsaldean aurtengo San Eloi jaiak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu