Enaitz Alberdi hirugarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abe. 2a, 09:26

Atzo, igandea, sei bikotek parte hartu zuten Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketan, eta Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra hirugarren sailkatu ziren. Zaldibarren (Bizkaia) izan zen 13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketa, eta parte-hartzaile guztiek porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten. Epaileek hala erabakita, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola izan ziren txapeldunak 12,35 puntu eskuratuta. Bigarren, alde txikiarekin (132,1 puntu), Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte sailkatu ziren, eta Etxanizek eta Alberdik 119,5 puntu lortuta eskuratu zuten hirugarren postua. Argazkian, beheko ilaran eskuinetik bigarrena da Alberdi. (Irudia: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea)

Honako hau da atzoko txapelketako sailkapena:

  1. Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (132,35 puntu).
  2. Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte (132,1 puntu).
  3. Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (119,5 puntu).
  4. Ianire Segurola eta Elaia Diaz (114 puntu).
  5. Eider Garro eta Araitz Elizalde (110,7 puntu).
  6. Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (109,45 puntu).
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu