Beste garaipen bat eskuratu du Juaristi ISBk

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko abe. 2a, 09:08

Asteburu oso ona izan da ISBrentzat lehen taldeen emaitzei dagokienez; izan ere, gizonen eta emakumeen lehen taldeek garaipena eskuratu dute. Gizonek etxean, Azpeitiko kiroldegian, jokatu zuten atzo, igandea, Marbellaren kontrako norgehiagoka. Hain zuzen ere, asteburuan hasi da Zilarrezko LEB Ligako bigarren zatia. 70 eta 63 nagusitu zen Azpeitiko taldea, nahiz eta partida nahiko orekatua izan zen. Lehen laurdena 14na bukatu zuten bi taldeek, 33 eta 29 bigarrena, 51 eta 46 hirugarrena, eta 70 eta 63 laugarrena. Allen Reaves izan zen saskiratzaile onena, 19 puntu batuta. Atzoko garaipena tarteko, sailkapeneko lehen postuan dira ISBko gizonak, beste aste batez. Datorren astean Bodegas Rioja Vega taldearen kontra jokatuko du Juaristi ISBk, etxetik kanpo.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu