Giro bikaina Landetan, San Eloi egunean

Uztarria.eus | Festak
2019ko abe. 1a, 13:55

Atzo ez bezala, eguraldi txarrak atsedena eman du gaur, igandea, eta jendetza izan da Landetan, saneloietako ekitaldietan. San Eloi eguna da gaur, eta 12:00etan hasita, zezen txikiak eta poniak izan dira auzoan, haurren nahiz gaztetxoen gozamenerako. Ondoren, herri kirol erakustaldia eskaini dute Martin Mendizabal, Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzaileek nahiz Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño aizkolariek. Herri kirol saioa hasi aurretik bertsotan aritu dira Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi, eta trikitilariek ere pare bat pieza jo dituzte. Festak ez dira bukatu oraindik ere; izan ere, eguerdian bazkaria egingo dute auzotarrek Landeta jatetxean, eta bertsolariak eta trikitilariak bertan izango dira. Arratsaldean triki poteoa egingo dute auzoan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

benni | 2019-12-01 : 18:11

Mendizabalen puru piztea zeon hala???
Batzuntzat legea desberdiƱa alda?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu