Lagun Onaken 75. urtemugak 125 bat lagun elkartu ditu afaritan

Uztarria.eus 2019ko aza. 30a, 22:01

Lagun Onak futbol taldeak klubeko afaria egin zuen atzo, ostirala, Kiruri jatetxean. Ez zen, ordea, afari soil bat izan; 125 bat lagun elkartu ziren klubaren 75. urteurrenaren harira egin zuten otorduan. Besteak beste, jokalari ohiak, zuzendaritzetako kideak, gaur egungo jokalariak, laguntzaileak, udal ordezkariak, Ikasberri futbol taldeko kideak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkariak izan ziren afaritan. Ikasberriko ordezkariek oroigarri bat eman zioten Lagun Onakeko kideei; hain zuzen ere, Ikasberri futbol taldeko presidente Ibai Aldalurren eskutik jaso zuen oroigarria Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak. Afarira joan ziren lagun guztiek ardo botila bat eta Lagun Onaken 75. urtemugaren harira egin duen liburua jaso zuten opari.

Hona hemen, afariko irudi bilduma (Argazkiak: Juan Mari Amenabar Otola):