Ur hornidura sarea berritzeko lanak egingo dituzte datozen asteetan Loiolatxo eta Sanjuandegi artean

Uztarria.eus 2019ko aza. 29a, 16:12

Astelehenean hasiko dira konponketa lanekin, eta obrek hamabi aste inguru iraungo dutela aurreikusten dute. 

Loiolatxo eta Sanjuandegi arteko ur hornidura sarea berritzeko lanak egiten hasiko dira astelehenean, abenduaren 2an, Gipuzkoako Urakek eta Azpeitiko Udalak adostuta. Udalak esan duenez, "pixkanaka" ari dira ur saneamendua konpontzeko lanak egiten herriko hainbat txokotan, eta lan horiek tarteko, saneamendu sarea handituko dela jakinarazi du erakundeak. 

Obrek hamabi aste iraungo dute, eta 184.427,64 euroko aurrekontua dute.