Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko dute abenduaren 7an Azpeitian

Uztarria.eus 2019ko aza. 29a, 15:47
Aimar Irigoien Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan. (Ibon Errazu)

Euskadiko Harri Handien Txapelketa Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da abenduaren 7ko arratsaldean. Zazpi harri-jasotzailek parte hartuko dute lehiaketan.

Abenduaren 7an, larunbata, Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Izarraitz frontoian 18:00etatik aurrera. Zazpi harri-jasotzailek parte hartuko dute: Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilagunak,  Aimar Irigoien errezildarrak, Jokin Eizmendi zarauztarrak, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarrak, Aimar Galarraga oriotarrak, Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak eta Julen Diaz arabarrak.

Hainbat lan egin beharko dute harri-jasotzaileek: 16/14 arroako (200/175 kilo) laukizuzena, 16/14 arroako (200/175 kilo) zilindrikoa, 12 arroako (150 kilo) kubikoa eta 8 arroako (125 kilo) bola jaso beharko dituzte. Hiru minutuko lana egin beharko dute harri bakoitzarekin. Sarrerak 20 euro balioko ditu.

Iaz, abenduaren 22an jokatu zuten harri handien Euskadiko txapelketa Asteasun (Gipuzkoa), eta Jokin Eizmendi izan zen irabazlea; guztira 7.150 kilo altxatu zituen zarauztarrak.