Liztor beltzen habia kendu dute Loiola inguruko zuhaitz batetik

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko aza. 29a, 12:45

Liztor beltzen habia kendu dute gaur goizean suhiltzaileek Loiola inguruko zuhaitz batetik. Suhiltzaileek azaldu dutenez, "ziurrenik uda guztia" emango zuen habiak gune horretan, baina orain, udazkena iritsi eta hostoak erori direnean, konturatu da jendea han zegoela. Herritar batek baino gehiagok eman die abisu suhiltzaileei, eta horregatik, gaur 11:00-11:30 aldera joan dira habia kentzera. Dena ondo atera da, eta beraz, kendu dute Loiola ingurutik Asiako liztorren habia.

Bidali:  

Erantzunak

Tirvix | 2019-11-29 : 18:05

Nuarbeko urtegian ere bat bada, ta "bizirik" dagoena. Beizama aldetik edo erlojuaren orratzen zentzuan buelta ematen hasi eta, 2'5 kmtako mugarria baino 30 bat metro lehenxeago ezkerretara dagoen zuhaitz batetan dago, bidearen gain gainean, liztorrak oraindik mugimenduan ikusten dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu