30 lagunetik gora, mailegu hipotekarioen inguruko hitzaldian

Uztarria.eus 2019ko aza. 29a, 13:22

Mailegu hipotekarioei buruzko hitzaldia izan zen atzo, osteguna, Basazabalen, Azpeitiko Udalak antolatuta. Luis Perez Atxega aholkulari oriotarra aritu zen hizlari lanetan, 19:00etan hasita. Etxebizitza babestuak eraikitzeko martxan jarritako politiken barruan antolatu zuen hitzaldia udalak, mailegua eskatzeko bidegurutzean diren herritarrei informazioa emateko asmoz. 30 lagunetik gora elkartu ziren bertan. Maileguen inguruko informazioa jasotzeko nahiz kontzeptuen gaineko hainbat jarraibide argitzeko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.