Gabonen harira, eskulan tailerrak egingo dituzte Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko aza. 29a, 12:45

Material birziklagarriak baliatuta, Gabonetako apainarriak egingo dituzte abenduaren 7an eta 15ean Ekoetxean. 6 eta 10 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako saioak dira, eta izena ematea beharrezkoa da.

Material birziklagarriak erabilita Gabonetako apaingarriak egiteko eskulan tailerra izango da abenduaren 7an –larunbata– eta 15ean –igandea– Ekoetxean. 11:00etatik 12:30era egingo dituzte bi saioak. 6 eta 10 urte bitarteko haurrek eta beren familiek parte hartu ahal izango dute tailerretan. Doakoak izango dira saioak, baina plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Abenduaren 7ko saiorako izena emateko azken eguna abenduaren 5a izango da; eta abenduaren 15eko saioan parte hartzeko, abenduaren 13a. Izena eman nahi dutenek Ekoetxean bertan egin dezakete, edo 943-81 24 48 telefonora deituta.