EH Bilduk euskal errepublikaren alde egingo duen manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2019ko aza. 29a, 11:39
Iaz euskal errepublikaren alde Bilbon egindako manifestazioa. (Ecuador Etxea)

Abenduaren 6an manifestazioa egingo du EH Bilduk Bilbon, euskal errepublika aldarrikatzeko. Ekitaldira joateko autobusa izango da Azpeititik.

EH Bilduk deituta, manifestazioa egingo dute datorren ostiralean, abenduak 6, 12:00etan hasita, Bilbon. Espainiako Konstituzioa onartu zen egunaren urteurrenean, euskal errepublikaren aldeko aldarrikapena kalera aterako dute, Bilbo zeharkatuz. Bihotz Sakratutik abiatuko da martxa. EH Bilduren nahia da "demokrazian, eskubide zibil eta politikoen defentsan, pentsio duinetan eta gizarte feminista baten eraikuntzan" aurrera egitea, eta, horregatik, Aurrera egiteko, euskal errepublika izango da leloa.

Urola Erdiko herrietatik autobusa antolatu dute egun horretan Bilbora joateko. Azpeititik joan nahi dutenek Orkatzen eman behar dute izena.