Kiroldegiko tabernaren kudeaketa lehiaketara atera du udalak

Uztarria.eus | Udala
2019ko aza. 27a, 18:59

Abenduaren 20an bukatuko da eskaintzak eskabide elektroniko bidez udaletxean aurkezteko epea. Gehienez lau urterako izango da esleipena. Joan den uztailetik itxita dago kiroldegiko taberna.

Kiroldegiko taberna. (Urola Gustagarri)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Lehiaketa publikora atera du Azpeitiko Udalak kiroldegiko taberna-jatetxearen kudeaketa eta ustiaketa. Joan den uztailetik itxita dago Udal Kiroldegiko taberna. "Aurreko kudeatzaileak zerbitzua eten ostean", taberna berriro martxan jartzeko prozedura abiatu du udalak.

Esleipena gehienez lau urterako izango da eta abenduaren 20an bukatuko da eskaintzak eskabide elektroniko bidez udaletxean aurkezteko epea. "Interesa dutenek taberna ikusteko eskaera egin" dezaketela jakinarazi du udalak.

Tabernak bete beharko duen "gutxieneko ordutegia" zehazten dute lehiaketaren oinarriek: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 22:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 23:00etara. Ordaindu beharreko gutxieneko kanona hileko 300 euro gehi BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu lehiaketatik aterako den kudeatzaile berriak.

Inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaintzea da oinarrietan jaso duten beste baldintza; horrela, berezoak euskaraz atenditu beharko ditu eta bertako produktuak eskaini beharko ditu taberna-jatetxearen ardura hartzen duenak. "Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai izan beharko ditu, eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste".

Jarraian datorren estekan kontsulta daitezke, osorik, lehiaketaren oinarriak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu