Kirol Sarietarako hautagaien aldeko botoa eman daiteke

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko aza. 27a, 09:00

Klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin osatutako zerrendak ikusgai daude, eta herritarrek nahiz kirol klubek hainbat modutan eman ahal izango dute horien aldeko botoa. Gaur izango da hautagaien aldeko boza emateko azken eguna, eta epaimahaiak abenduaren hasieran hartuko du azken erabakia. Aurten ere hiru sari banatuko ditu Azpeitiko Udalak.

Iazko Kirol Sarien ekitaldiko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azken txanpara iritsi da 2019ko Kirol Sarietarako hautaketa prozesua; izan ere, gaur, asteazkena, da hiru kirol sarietarako hautagaien aldeko boza emateko azken eguna. Klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin osatutako zerrendak ikusgai daude, eta herritarrek nahiz kirol klubek hainbat modutan eman ahal izango dute horien aldeko botoa: igerilekuan nahiz kiroldegian dauden postontzietan iradokizuna eginda, kirolak@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita edo 688 84 51 19 telefonora deituta. Epaimahaiak abenduaren 3tik 5era bitartean hartuko du erabakia, jasotako proposamenetan oinarrituta.

Aurten ere hiru sari banatuko ditu Azpeitiko Udalak: Urteko Emakume Kirolaria, Urteko Gizon Kirolaria eta Kirol Boluntarioa.

Honako hauek dira aurtengo sarietarako hautagai diren kirolariak nahiz boluntarioak:

Urteko Kirolaria izendapenerako emakume hautagaiak:

  • Ohorezko infantil taldea (Lagun Onak futbol taldea)
  • Arantzazu Araneta (Lagun-Artea eskuderia)
  • Ainara Iturralde (Iraurgi saskibaloi taldea)
  • Carmen Cordero (Garmendipe bolo taldea)
  • Maria Sanchez Paredes (Kimura judo elkartea)
  • Junior neskak (Izarraitz igeri elkartea)
  • Ainara Tena (Xeye atletismo taldea)
  • Begoña Bereziartua (Lagun Onak mendi bazkuna)
  • Alaia Juaristi (Eskia eta roller eskia)
  • Vanesa Cerrajero (Atletismoa)
  • Naroa Aranbarri (Lagun Onak txirrindulari taldea)

 

Urteko Kirolaria izendapenerako gizon hautagaiak

  • Lehen mailako jubenilen taldea (Lagun Onak futbol taldea)
  • Iokin Agirre (Lagun-Artea eskuderia)
  • Julen Egiguren (Ilunpe pilota elkartea)
  • Cesar Cristian (Xaputarrak xake kluba)
  • Joseba Azpillaga (Iraurgi saskibaloi taldea)
  • Rafael Zubeldia (Izarraitz igeri elkartea)
  • Ibai Azpiazu (Xeye atletismo taldea)
  • Aimar Zubizarreta (Kimura judo kluba)
  • Jon Etxaniz (Arrauna)
  • Julen Lopetegi (Triatloia)
  • Angel Aizpuru (Lagun Onak mendi bazkuna)
  • Oier Ibarguren (Lagun Onak txirrindulari elkartea)
  • Joseba Ortega (Atletismoa)

 

Kirol Boluntario izendapenerako hautagaiak

  • Amaia Goenaga (Kimura judo kluba)
  • Alex Altolagirre (Ikasberri kirol elkartea)
  • Ilunpe kirol elkarteko kideak (Ilunpe pilota elkartea)
  • Ander Alonso (Xaputarrak xake taldea)
  • Aitor Berasategi (Izarraitz igeri elkartea)
  • Jose Luis Muñoz (Lagun Onak futbol taldea)
  • Pedro Guerra
  • Jose Inazio Arellano (Lagun Onak txirrindulari elkartea)
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-11-27 : 11:17

Jon Rahm

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu