Odola emateko aukera izango da bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko aza. 26a, 13:10

Bihar, asteazkena, odola emateko aukera izango da anbulatorioan. 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dira odola ateratzen Odol Emaileen elkarteko kideak.

Bihar, hileko azken asteazkena izanik, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako parada. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.