Mailegu hipotekarioei buruzko solasaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2019ko aza. 27a, 09:27

Azpeitiko Udalak antolatu saioa, eta Luis Perez Atxega aholkulariak hainbat azalpen emango ditu saioan. 19:00etan hasiko da solasaldia, Basazabal jauregian. Saioa irekia izango da, eta hara joaten direnek maileguen inguruko informazioa jasotzeko nahiz kontzeptuen gaineko hainbat jarraibide argitzeko aukera izango dute.

Mailegu hipotekarioei buruzko hitzaldia antolatu du Azpeitiko Udalak biharko, osteguna. Saioa 19:00etan hasita eskainiko du Luis Perez Atxega aholkulari oriotarrak, Basazabal jauregian. Udalak azaldu duenez, etxebizitza babestuak erakitzeko martxan jarritako politiken barruan antolatu du hitzaldia, haren helburua mailegua eskatzeko bidegurutzean diren herritarrei informazioa emateko asmoz.

Saioa irekia izango da, eta hara joaten direnek maileguen inguruko informazioa jasotzeko nahiz kontzeptuen gaineko hainbat jarraibide argitzeko aukera izango dute. Udalak adierazi duenaren arabera, mailegua eskatzerako kontuan hartu beharreko hainbat irizpide izango ditu Perezek hizketagai, hala nola interes finkoa eta interes aldakorra zer diren eta beharrezko aurrezkien inguruko hainbat xehetasun.