Txikiren eta Otaegiren bizitzako azken orduez telebista saio bat grabatzeko ikus-entzuleak behar ditu ETBk

Uztarria.eus | Komunikabideak
2019ko aza. 26a, 09:26

Ostegunean izango da grabaketa, 10:30ean hasita, Soreasu antzokian. ETB2an aurki estreinatuko duten Vamos a hacer historia programarako saioa da Azpeitian grabatuko dutena. 20 gizon-emakume behar dituzte publikorako. Orain dela 44 urte Francoren erregimenak hil zituen Angel Otaegi nuarbetarraren eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarraren bizitzako azken orduetan oinarrituko da.

Artxiboko irudi bat.  Argazki originala

EITBk aurki estreinatuko du ikerketan oinarritutako Vamos a hacer historia programa, eta saioetako baten grabaketa Azpeitian egingo dute ostegunean, 10:30ean hasita. Soreasu antzokian egingo dute grabaketa, eta ikus-entzule izango diren adin desberdinetako 20 gizon-emakume behar dituzte. Hain zuzen ere, orain dela 44 urte Francoren erregimenak hil zituen Angel Otaegi nuarbetarraren eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarraren hilketaren kasuarekiko interesa duten herritarrak behar dituzte grabaketarako. Izan ere, kasu hori aztertuko dute Azpeitian grabatuko duten saioan. Bertaratu nahi dutenek 690 78 50 84 edo 605 30 47 94 telefonoetara deitu edo idatzi besterik ez dute egin behar.

Programaren atal bakoitza Euskal Herriko herri jakin batean grabatuko dute, ikusleek herri horretan edo inguruko herriren batean jazotako gertakari baten berreraikuntza bizi ahal izango dute. Aditu batek egingo ditu aurkezpen lanak, eta Azpeitiko grabaketa Txikiren nahiz Otaegiren bizitzako azken orduetan oinarrituko da. Dokumental historikoak egingo dituzte Vamos a hacer historia programan; iragan hurbileko gertaera historikoak landuko dituzte modu entreteinigarrian, adituen, artxibategien nahiz dokumentuen laguntzarekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu