Herriko ikastetxeetan bat egin dute azaroaren 25eko aldarrikapenekin

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 14:15

Herriko hiru ikastetxeetan egin dituzte gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren aldarrikapenak. Askotariko ekintzak egin dituzte batean eta bestean, eta indarkeria matxistaren kontrako aldarriz bete dituzte ikastetxeetako hormak. Gainera, ekitaldiak ere egin dituzte, hala nola indarkeria matxistaren gaia landu dute ikaslegeletan eta muralak egin dituzte.

DBHko lehenengo zikloko ikaslez osatutako autoantolaketa taldeek lanketa berezia egin dute gaurko egunaren harira. Hainbat egunetan elkartu dira, eta indarkeria sexistaren inguruko lanketa gauzatu dute, indarkeriak egunerokoan nola eragiten dien jabetzeko. Horrez gain, ikastetxeetara begira kontzientziazio lanak egin dituzte. Gainera, joan zen astean indarkeriari buruzko galdeketa bat egin zuten autoantolaketa taldeetako ikasleek.

Hona hemen, gaurko ikastetxeetako irudi bilduma: